XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txeroki ez zen geldoa. Nahiko bizkor bira emateko gai zen, baina Letagin Zuri inoiz ez zegoen han.

Bull-doga ere harriturik zegoen.

Ordura arte sekula ez zitzaion suertatu hurbiltzerik ez zegoen zakur batekin burrukatzerik.

Bi alderdiek izan ohi zuten buruz-buru burruka egiteko gogoa.

Baina oraingoan urrundu, dantza egin, ihes egin eta leku guztietan egoten zen baten aurrean zegoen.

Hortzak sartzen zizkionean, eutsi ordez, ihes egiten zuen tximista bezala.

Baina Letagin Zurik ezin zion hozka egin lepo-azpian, zeren bull-doga hankamotzegia bait zen, eta matrailezur oso sendoak zituen bere burua babesteko.

Gainera oldartzen zitzaion, zauritzen zuen eta batere urraturik gabe aldegiten zuen, Txerokiaren zauriak ugarituz zihoazen neurrian, honen burua eta bi lepaldeak ebaki zabalez urraturik geratzen zirelarik.

Erruz zerion odola, baina ez zuen azpiratu-itxurarik.

Bull-dogak ez zuen etsitzen.

Une hartan Letagin Zurik salto egin eta aldendu egin zen, belarri-zatia urratuz.

Zerbait haserretu balitz bezala, Txeroki berriz ere etsaia jazartzen hasi zen, bere aurrezkoak egiten zuen biribilgunearen barruan lasterka eta lepoan ukaldi * ukaldi: kolpe hilgarria eman nahiz.

Ile baten tartez huts egin zuen bull-dogak.

Oihu beroak entzun ziren, Letagin Zurik bapatean albora salto egin eta haren irismenetik ihes egin zuenean.

Pasa zen denbora. Letagin Zuri, dantzari, iskintxo eginez, erasoka, urrunka eta beti min egiten ari zen.

Bull-doga, ziurtasun ikaragarri batekin, beti atzetik zebilkion.

Goizago edo beranduago beteko zuen bere asmoa eta burruka irabazteko behar zuen kolpea emango zuen.

Bitartean, besteak egin ziezaiokeen kalte guztia onartzen zuen.

Bere belarri motzak zauri-zauri eginak zeuzkan, (...).